Cafés Baqué eta Zaer Motor dira ekitaldi honen babesleak, eta Durangoko Udalaren, Durango Kirolak, Imprenta Abadiño eta Autocares Mallabiaren laguntza ere badu
Abenduaren 29 eta 30ean izango da Tabira futbol zelaian
Lehenengo jardunaldian, Durangaldea Cup, durangaldeko hainbat talde izango dira protagonista
Aurreko faseko irabazleak bigarren txapelketa batean parte hartuko du: Athletic Club, Eibar, Reala, Osasuna eta Kulturalarekin bat.
Egun bateko sarrerak 3 euro eta bi egunekoak 5 €
Guztira 17 taldek hartuko dute parte Durangoko Kulturalak abenduaren 29 eta 30erako antolatu duen Gabonetako SCD Durango Infantil Txapelketan. Lehen jardunaldian, asteazkenean, hilak 29, durangaldeko hamabi talde arituko dira, eta lehen txapelketa honetako irabazleak hurrengo egunean jokatuko du azken kanporaketa, Athletic Club, Eibar, Real Sociedad, Osasuna eta Durangoko Kulturalarekin bat. Cafés Baqué eta Zaer Motor dira ekitaldi honen babesleak, eta Durangoko Udalaren, Durango Kirolak, Imprenta Abadiño Autocares Mallabiaren laguntza ere badu.
Klubetik azaldu dutenez, txapelketa honen helburua “ alde batetik, inguruko talde guztiek Durangon futbol-egun batez gozatzeko aukera izatea da, eta, bestetik, irabazleak eskualdeko harrobi handien aurka jokatzearen saria lortzea, hori ez baita ohikoa egunerokotasunean”. Horrela, Ezkurdi KT, Jesuitak, Berriz, Arripu, Gertasport, Elorrio, Gernika, Berriatuko, Ermua Blues, Aurrera, CD Ermua eta Zaldua taldeek multzokako fase bat jokatuko dute eta bi finalistetatik irabazlea hurrengo kanporaketara pasako da. Azken fase honetan Athletic, Eibar, Real Sociedad eta Osasunako infantil mailako taldeak izango dira. “Klubarentzat albiste ona da talde hauek osteguneko txapelketarako prest izatea. Eskerrak eman nahi dizkiegu gonbidapena onartu duten klubei, eta dena ondo joatea eta pozik egotea espero dugu”, adierazi du Jon Diaz de Cerio erakunde durangarreko kirol zuzendariak.
Kulturalaren kasuan, Oier Callejaren 2009ko taldea izango da lehiaketan parte hartuko duena hilaren 30ean. “Gure jokalarientzat aukera bikaina da horrelako partidak jokatzea. Espero dugu ahalik eta gehien gozatzea, emaitza bigarren mailakoa izango da”.
Partida guztiak Tabiran jokatuko dira. Aurreko fasea multzoen formatuan jokatuko da. A eta B multzoetako partidekin hasiko da, 9:00etatik 13:00etara. C eta D multzoek, berriz, 14:30etik 18:30era jokatuko dute. Finala 18: 45ean izango da.
Azken fasea
Hilaren 30ean, Tabirak Lezamako eta Zubietako harrobiko jolakariak hartuko ditu, baita Eibar, Osasuna, aurreko eguneko Durangaldea Cup-eko irabazlea eta Kulturala bera. Taldekako fasea 9:15etik 13:00etara jokatuko da, eta azken fasea 16:45etik 19:30era.
Txapelketako bi egunetarako sarrerak 5 euroko prezioa izango du eta egun batekoa 3 eurokoa izango da.
* Partidetan segurtasun- eta higiene-neurri egokiak bermatuko dira.
Los comentarios están cerrados.