DURANGO GARA / SOMOS DURANGO

Klubak durangar guztiak familia kulturalistaren parte izatera animatu ditu 2021-2022 denboraldian

BAZKIDE EGIN HEMEN / HAZTE SOCIO AQUÍ

Durangoko Kulturalak ‘Durango Gara’ bazkideak erakartzeko kanpaina abiarazi du, datorren denboraldiari begira familia kulturalista handitzeko eta gurea bezalako ehun urteko klubaren koloreekiko kidetasun sentimendu hori berriro azaleratzeko. «Kulturalak ezingo luke aurrera egin bazkideen babesik gabe. Jendea Tabirara etortzea, durangarrengana hurbiltzea eta familia handi honetako kide izatea nahi dugu, guztion artean indartsuagoak garelako eta Durango garelako «, azaldu dute klubeko arduradunek.

Aurten, pandemiaren bilakaera gertutik jarraituz eta une bakoitzean indarrean dauden osasun-neurriak betez, kirol-ekitaldietara joatea posible izango da. Horregatik, eta kontuan hartuta iaz ezin izan zela denboraldiaz gozatu, iazko prezio berak mantendu dira, eta iaz abonua berritu zuten zaleenganako maitasuna eskertu nahi izan da. «Azken denboraldian diru-sarrerak asko murriztu dira (sarrerarik gabe, babesletzaren zatirik gabe, loteria, zozketak, taberna gabe…) eta era berean Klubak entrenatzen eta lehiatzen jarraitu behar izan zuen. Zentzu honetan azken batzar orokorrean parte hartu zuten bazkideek aho batez onartu zuten iazko kuota bera mantentzea; izan ere, denok uste dugu klubaren aktibo nagusia bazkidea dela, eta une zail honetan bere ekarpenik gabe, Durangoko Kulturalak ezingo luke iraun «, esan dute.

Denboraldi honetan txartela berritu nahi duten bazkideentzako prezioa honakoa da: 125 euro indibiduala, 150€ familiarra, 75€ erretiratua, 50€ gaztea (19 eta 30 urte bitartekoak), eta 0-18 urte bitartean sarrera doakoa izango bada ere, klubeko parte izan eta lagundu nahi dutenek 25 eurorengatik egin ahalko dute.

21/22 kanpainako ordainketa egin nahi dutenek www.culturaldurango.org helbidean egin ahal izango dute, BAZKIDEAK/SOCIOS atalean, edo, HEMEN bestela, ANBOTO, LEKU BERRI, KALE KANTOI, SIMON, AI AMA, GORA GORA eta UDABERRI tabernetan banatu diren inprimakiak betez.

Era berean Klubak eskertuko zuen egungo bazkideek webguneko inprimakiaren bidez beren datu eguneratuak bidaltzen baditu horrela kirol-jardueraren egunerokoan gertatzen den guztiaren berri ematen jarraitu ahal izateko.


‘Somos Durango’, la campaña de captación de socios de la Cultu

El club anima a la ciudadanía durangarra a ser parte de la familia culturalista en la temporada 2021-2022

La Cultural de Durango ha lanzado la campaña de captación de socios ‘Somos Durango’ con el objetivo de aumentar la familia culturalista de cara a la próxima temporada y para que vuelva a aflorar ese sentimiento de pertenencia hacia los colores de un club centenario como el nuestro. “La Cultural sin el apoyo de las y los socios no podría seguir adelante. Queremos que la gente venga a Tabira, acercarnos a las y los durangarras y que sean parte de esta gran familia porque entre todos somos más fuertes y todos somos Durango”, han explicado responsables del club.

Este año y siguiendo de cerca la evolución de la pandemia y en cumplimiento de las medidas sanitarias vigentes en cada momento, será posible la asistencia a eventos deportivos. Por ello, y teniendo en cuenta que el año pasado no se pudo disfrutar de la temporada se han mantenido los mismos precios que el año pasado y se ha querido agradecer el cariño hacia los aficionados que el año pasado renovaron su abono. “Esta última temporada ha habido una merma muy importante de ingresos (sin taquilla, sin parte de los patrocinios, lotería, rifas, bar……). El club tuvo que seguir entrenando y compitiendo y los socios presentes en la asamblea anual aprobaron por unanimidad mantener la misma cuota que el año pasado, ya que todos consideramos que el principal activo del club es el socio y sin su aportación en este momento tan delicado, la Cultural de Durango no podría subsistir”, han asegurado.

Con todo, el precio para aquellos socios que quieran renovar el carnet de esta temporada es: 125 euros individual, 150€ familiar, 75€ jubilado, 50€ joven (de 19 a 30 años) y aunque de 0-18 el acceso seguirá siendo gratuito aquellos que quieran colaborar y ser parte del Club podrán hacerlo abonando 25 euros.

Las personas interesadas en tener el abono de la 21/22 podrán hacerlo desde ya en www.culturaldurango.org en el apartado BAZKIDEAK/SOCIOS o AQUI también rellenando unos impresos que se han repartido en los bares ANBOTO, LEKU BERRI, KALE KANTOI, SIMON, AI AMA, GORA GORA Y UDABERRI.

El club agradecerá también a los socios actuales que mediante el formulario de la web envíen sus datos actualizados para poder seguir informándoles de todo lo que acontece en el día a día de la actividad deportiva.