HASI DA LEHEN TALDEAREN DENBORALDI-AURREA

Ligako lehen partidua Beti Gazteren aurka izango da eta aurretik hilabeteko prestakuntza lana izango du Kulturalak

Kulturalak oporrak atzean utzi ditu eta lehen taldeak entrenamenduei ekin dio arratsaldean Jon Gonzalez ‘PELi’ren agindupean. Datorren hilabetean, taldeak saio ugari izango ditu programatuta, alde fisikoa lantzeko eta erritmoa hartzeko 3ª RFEF ligako kanpaina berria hasi baino lehen. Lehenen jardunaldian Beti Gazteren aurka jokatuko du taldeak Tabiran.

Lehen aste honetan egunero entrenamenduak izango ditu taldeak eta ondoren, abuztuaren 11n, asteazkenean, izango da denboraldi-aurreko lehen lagunartekoa, Urkoren aurka. Guztira, sei prestaketa partida izango dira, azkena larunbatean, hilak 28, Arenasen aurka izanik.

Plantilla

Kulturalak ilusioz eta gogotsu ekingo dio denboraldi berriari, aurreko denboraldiko blokearen zati bat mantenduz, baina aire berrien aldeko apustua eginez, eta fitxaketa askorekin, atzealdea, erdigunea eta aurrealdea erasotzaile berriekin indartzeko.

Aurreko denboralditik jarraitzen dute: Errasti, Ivan Franco, Jon Carracedo, Xabier Infante, Jurgi Txopitea, Anton Alberdi, Imanol Torre, Unai Arizmendiarrieta eta Jon Azpiazu.

Fitxaketa berriak: Mikel de Alba, Mikel Lopez, Julen Olasagasti, Javi Alonso, Alvaro Marroquin, Gonzalo Alfaro, Jon Lejardi, Ander Alday, Peio Tinoco eta Aratz Garmendia.

Talde Teknikoa: Jon Gonzalez ‘Peli’ (entrenatzailea), Igor Apestegia (bigarren entrenatzailea) Igor Miguel ‘Ruso’ (atezainen entrenatzailea), Sergio del Olmo (fisioa), Gorka Oca (prestatzaile fisikoa), Juanjo Vicario (analista).

Jon Diaz de Cerio kirol zuzendariaren hitzetan, talde orekatua osatu dute, eta taldeko lerro guztietan indargarriak jarri dituzte. «Denboraldi berriarekin ilusioz beteta gaude, eta taldearen errendimendua ikusteko gogotsu gaude», esan du.


Arranca la pretemporada del primer equipo

Así será la vuelta al trabajo de la Cultu con la vista puesta en el primer partido de liga frente al Beti Gazte

La Cultural de Durango ha dejado atrás las vacaciones y el primer equipo ha retomado esta tarde los entrenamientos bajo las órdenes de Jon González ‘Peli’. Durante el próximo mes el equipo tendrá programadas numerosas sesiones para trabajar la parte física e ir cogiendo ritmo antes del inicio de la nueva campaña de la 3ª RFEF en un primera jornada que nos enfrentará al Beti Gazte en Tabira.

Tras esta primera semana de toma de contacto con entrenos durante todos los días, el miércoles 11 de agosto tendrá lugar el primer amistoso de la pretemporada frente al Urko. Por delante habrá un total de seis encuentros preparatorios que concluirán el sábado 28 frente al Arenas.

Plantilla

La Cultu afronta la nueva temporada con ilusión y muchas ganas, manteniendo parte del bloque de la temporada pasada, pero apostando por nuevos aires y con muchas incorporaciones para reforzar, la zaga, el medio centro y la delantera con nuevos atacantes.

Siguen de la temporada anterior: Errasti, Ivan Franco, Jon Carracedo, Xabier Infante, Jurgi Txopitea, Anton Alberdi, Imanol Torre, Unai Arizmendiarrieta y Jon Azpiazu,

Nuevas incorporaciones: Mikel de Alba, Mikel López, Julen Olasagasti, Javi Alonso, Álvaro Marroquín, Gonzalo Alfaro, Jon Lejardi, Ander Alday, Peio Tinoco y Aratz Garmendia:

Cuerpo Técnico: Jon González ‘Peli’ (entrenador), Igor Apestegia (segundo entrenador) Igor Miguel ‘Ruso’ (entrenador de porteros), Sergio del Olmo (fisio), Gorka Oca (preparador físico), Juanjo Vicario (analista).

En palabras del director deportivo, Jon Díaz de Cerio, se ha confeccionado una plantilla equilibrada incorporando buenos refuerzos en todas las líneas del equipo. “Estamos ilusionados con la nueva temporada y esperando que arranque para ver el rendimiento del equipo”, asegura.