UDAKO KANPUSA / CAMPUS DE VERANO

Kulturalak udako kanpusean parte hartzeko epea ireki du

2008 eta 2016 artean jaiotako haurrei zuzenduta, jarduera Arripausuetan egingo da ekaineko azken bi asteetan

Durangoko Kulturala udako futbol kanpusa prestatzen ari da, eta dagoeneko ireki du izena emateko epea. Hain zuzen ere 2008 eta 2016 urteen artean (biak barne) jaiotako haurrek kirol-jarduera horretan parte hartu ahal izango dute ekainaren 21etik 25era eta ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitarteko asteetan.

Klubeko Futbol Eskolako egungo koordinatzailea den Jon Carracedoren zuzendaritzapean, “gure helburua egun horietan hainbat gauza lantzen jarraitu ahal izatea da. Hala nola psikomotrizitatea, autonomia, koordinazioa, lantaldearen lana… Futbola nagusi izango den arren, bestelako jolas- eta kirol-jarduerak ere modu dinamiko eta aktiboan landuko dira«, adierazi du.

Kanpusa 9:00etatik 14:00etara izango da Durangoko Arripausuetako zelaian, eta astean 30 parte-hartzaile izango ditu gehienez. Aste bateko prezioa 140 eurokoa da eta bietakoa 260. Zentzu horretan, prezio berezia izango dute aurtengo denboraldiko futbol eskolako jokalariek (120 euro astebeteko eta 220 bi asteko). Era berean, %15eko deskontua egingo da anai-arreben kasuan. Zenbateko horien barruan bi ekipazio daude, hamaiketakoa, ur-botelina, gimsak eta erantzukizun zibileko asegurua.

Izena ematea

Datorren ekainaren 7ra arte izen-emateak zabalik egongo dira. Interesdunek parte hartzeko inprimaki bat bete beharko dute, hemen


La Cultural abre el plazo para participar en el campus de verano

Dirigido a niños y niñas nacidas entre 2008 y 2016, la actividad se desarrollará en Arripausueta durante las dos últimas semanas de junio

 La Cultural de Durango está inmersa en los preparativos de su próximo campus de verano y ha abierto ya el plazo de inscripción para que niños y niñas nacidas entre los años 2008 y 2016 (ambos inclusive) puedan participar en esta actividad deportiva durante las semanas del 21 al 25 de junio y del 28 de junio al 2 de julio.

Contando con la dirección del actual coordinador de la Futbol Eskola del Club, Jon Carracedo, “el objetivo es que durante esos días puedan seguir trabajando diversos aspectos como la psicomotricidad, la autonomía, la coordinación, el trabajo en equipo… y hacerlo de una forma dinámica y activa donde predominará el futbol, pero también otro tipo de actividades lúdicas y deportivas”, ha subrayado.

El campus se desarrollará en horario de 9.00 a 14.00 en el campo de Arripausueta (Durango), con un cupo máximo de 30 participantes por semana. El precio por semana será de 140 euros y por las dos semanas 260, con un precio especial para las y los jugadores de la futbol eskola (120 euros una semana y 220 las dos semanas). Además se incluirá un 15% de descuento en caso de hermanos/as. Dentro de estas cuantías se incluyen dos equipaciones, hamaiketako, botellín de agua, gimsak y seguro de responsabilidad civil.

Inscripciones

Hasta el próximo 7 de junio las inscripciones permanecerán abiertas. Los y las interesados deberán rellenar un formulario de participación disponible aquí

Laguntzaileak / Colaboradores: Durangoko Udala, Durango Kirolak, Gorbeat Sports