UDAKO FUTBOL KANPUSA

Denok jakingo duzuenez, egungo egoerak kirol-jarduera geldiaraztera behartu gaitu, eta horrekin batera, Udako Futbol Kanpusaren ospakizuna airean utzi behar izan dugu. Hala ere, eta jasotzen ari garen eskaerak eta galderak ikusita, Kulturalak hurrengo Kampusaren aurreinskripzioa irekitzea erabaki du, jarduera mota horiek maiatzean zehar baimendu ahal izateko esperoan.

Kultuaren helburu nagusia kirol eta aisialdi jarduera honen garapena berme eta segurtasun-neurri guztiekin eman ahal izatea da. Zentzu honetan, gure desiorik handiena kanpus hau ospatu ahal izatea da. Haurrek futbolaz elkarrekin gozatzeko aukera izateak covid-19 gaixotasunaren aurkako erronka irabazi dugula esan nahiko luke eta normaltasunera itzultzen ari garela, baina ekitaldi honen antolaketa ahalik eta zuhurtasun handienarekin egin behar da, eta beti agintarien erabakien arabera.

Hori guztia dela eta, aurrez izena emateko formulario bat irekitzea erabaki dugu, kanpuseko plaza bat bermatuko lukeena, baina hainbat aldaketa izan ditzakeena, adibidez proposatutako datak, esaterako. Ordainketa ez da inola ere egin beharko Udalak eta agintariek baiezkoa eman arte.

Parte hartzeko klikatu HEMEN


Como todos sabréis la situación actual nos ha obligado a paralizar la actividad deportiva y con ello también hemos tenido que dejar en el aire la posible celebración del campus de verano. Sin embargo y en vista de las solicitudes y preguntas que estamos recibiendo, desde la Cultural hemos decidido abrir la preinscripción del próximo campus a la espera de que este tipo de actividades pueda ser autorizada a lo largo del mes de mayo.

El objetivo principal de la Cultu es que el desarrollo de esta actividad deportiva y de ocio se pueda dar con todas las garantías y medidas de seguridad. En este sentido, nuestro mayor deseo es poder celebrar este campus. Que los más pequeños puedan volver a disfrutar juntos del futbol significaría que se ha ganado la lucha frente al covid-19 y que estamos volviendo a la normalidad, pero la organización de este evento tiene que ser con la máxima prudencia y siempre dependiendo de las decisiones de las autoridades.

Por todo, hemos decidido abrir un formulario de preinscripción que garantizaría una plaza, pero que podría estar sujeto a diversas modificaciones como las fechas propuestas si así se requiere. El pago en ningún caso se tendrá que realizar hasta que tengamos la certeza de que se pueda celebrar por parte del Ayuntamiento y de las autoridades competentes.

Si están interesad@ pincha AQUÍ